"EKE-Elkar literatura beka": 2023ko deialdia
Ipar Euskal Herriko euskarazko literatura sorkuntza sostengatzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak eta Elkar Fundazioak 6 000 euroko "EKE-Elkar literatura beka" izeneko bekaren bigarren edizioa abiarazi dute. Euskaraz idazten duten ipar Euskal Herriko idazle guziei zuzendua da, adin mugarik gabe. 2023ko deialdiarentzat hautatu literatura generoa nerabeentzako narrazioa da. Hautagaitzak aurkezteko epea: 2023ko ekainaren 30a.
2021ean, Euskal kultur erakundeak eta Elkar Fundazioak "EKE-Elkar literatura beka"-ren lehen edizioa abiarazi zuten. Literatura sorkuntza lagundu nahi duen beka horren irabazlea Adur Larrea ziburutarra izan zen, Lurbinttoko ohoinak komikiarentzat.
Aurtengo deialdirako, literatura generotzat nerabeentzako narrazioa hautatua izan da.
Bi antolatzaileek beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte berriz ere "EKE-Elkar literatura beka"-ren bigarren edizioa antolatzeko.
6000 euroko beka hori euskaraz sortzen duten Ipar Euskal Herriko autoreei zuzendua da.
Idazle bati bere idazketa eta argitaratze proiektua gauzatzeko parada eskaintzen dioen ekimen honen bidez, Euskal kultur erakundeak eta Elkar Fundazioak ipar Euskal Herriko sorkuntza literarioa sustatu nahi dute, hala nola talendu berriak eta sorkuntzaren aniztasuna nahiz aberastasuna argitan emanez.
Aurten, literatura generotzat nerabeentzako narrazioa hautatua izan da (eleberria, eleberri grafikoa edo ipuin bilduma izan daiteke).
Hautagaiek 2023ko ekainaren 30a arte dute beren proposamenen helarazteko.
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)