EKE-Elkar literatura Beka 2023: Idoia Rodriguez Mondragon donibandarra hautatua izan da

2023/09/14

Euskal kultur erakundeak eta Elkar fundazioak 2021ean bultzatu duten "EKE-Elkar literatura"-ren irabazlea izendatua izan da: literatura sorkuntza lagundu nahi duen beka horren irabazlea Idoia Rodriguez Mondragon donibandarra da. Erakaslea, Euskara eta Letra modernoetan bi CAPES-duna, 2016an "États de crise" izeneko liburua plazaratu zuen autoedizioan. Baionako besten konkurtso literarioaren euskarazko saileko irabazlea izan da ere berrikitan.

EKE-Elkar literatura Beka 2023: Idoia Rodriguez Mondragon donibandarra hautatua izan da
Idoia Rodriguez Mondragon © DR

Ipar Euskal Herriko euskarazko literatura sorkuntza sostengatzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak eta Elkar Fundazioak "EKE-Elkar literatura" izeneko beka bultzatu zuten 2021ean.

2000. urtean sortu Gazteluma saria ordezkatzen du eta euskaraz idazten duten ipar Euskal Herriko idazle guziei zuzendua da. Gazteluma bezala, hau ere bi urtetarik behin iragaiten da ipar Euskal Herriko sorkuntza literarioa sustatzeko asmoarekin, era berean talendu berriak eta sorkuntzaren aniztasuna nahiz aberastasuna argitan emanez. 
2021ean Adur Larreak zuen irabazi lehen beka

6000 euroko beka hori euskaraz sortzen duten Ipar Euskal Herriko autoreei zuzendua da. Diru zama honen bidez, egileei beren sorkuntza prozesua baldintza onetan eramateko aukera eskaini nahi zaie, ondotik argitaratua izanen den lan baten sortzeko gisan.

2023ko deialdiarentzat hautatu literatura generoa nerabeentzako narrazioa izan da. Bigarren edizio honentzat, epaimahaiak azpimarratu du kalitate handiko proposamenak eskuratuak izan direla.

Aurten Mirentxu Ibargarai-k, Mayi Saint Esteben-ek, eta Marie-Andrée Ouret-ek osatu dute epaimahaia. Haien hautaketa egiteko, irizpide zehatz batzuetan oinarritu dira:

  • Narrazioaren kalitatea
  • Euskara maila
  • Gaiaren erakargarritasuna
  • Aurkezpen orokorra

Idoia Rodriguez Mondragon-en proposamenak 15 urteko Euri izeneko neska gazte baten bizipenak, ametsak, gogoetak, fikziozko eguneroko batean kontatuko ditu, umorez jositako narrazio batean.

Argitalpena, 2024ko udaberrian aurreikusia da.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)