Elkartekideek eraman 134 egitasmo lagunduko ditugu 2024ko kultur egitasmoaren baitan

2024/02/13

Euskal kultur erakundearen 2024ko kultur egitasmoa bozkatua izan da otsailaren 3ko Administrazio kontseiluan. Gure 2023-2026 bide-orriak finkatu ildotik doa, transmisioaren gaia gure lehentasunen artean nabarmenduz. Bestalde gure elkartekideek eraman 134 proiektu sostengatuko ditugu alor desberdinetan.

Elkartekideek eraman 134 egitasmo lagunduko ditugu 2024ko kultur egitasmoaren baitan
Belaunaldi gazteei begirako transmisioak funtsezko tokia dauka EKE-ren egitasmoan © Lorentxa Saragueta

2023an, EKE-ko elkartekideen kopuruak 200eko langa sinbolikoa gainditu du (232 elkarte kide dira gaur egun), euskal kulturaren dinamikaren eta aniztasunaren adierazle.
2024ko egitasmoa, oldar baikor honetan bermatuz idatzi dugu, 2023-2026ko bide-orriaren hiru ardatz nagusiak aitzina eramanez.

2024ko kultura egitasmoaren baitan gure elkartekideek eraman 134 proiektu sostengatuko ditugu sorkuntzaren, transmisioaren, hedapenaren edo mugikortasunaren alorretan.

Bildu eta ikertu 1. ardatzaren barnean, Bordeaux Montaigne unibertsitatearekin Etnopoloaren labela berriki arraberriturik eta izenpeturik, gure Eleketa ahozko memoriaren funtsean bermatuko diren ikerketa programak bultzatuko eta egituratuko ditugu.

Transmititu eta komunikatu 2. ardatza kari, euskal kulturaren transmisioari buruzko hausnarketa kolektibo bat abiatuko da, lotura eginez gure hizkuntzarekin, euskararekin, Euskal kultur erakundeak transmisioan erreferente izateko xedea baitu, koordinatzaile gisa, berritzaile baita ere baliabide iturri bezala.

Azkenik, Lagundu eta egituratu 3. ardatzaren baitan, euskal elkarte munduaren egituraketa, sustapena eta hedapena bultzatuko ditugu, erakundeekin eraman lankidetza eta osagarritasuna azkartuz.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)