Egitasmoaren finantzamendua eta balorazioa: gure elkarte-kideentzako jarraikitze kolektibo berria

2022/07/01

Pirinio Atlantikoetako DLA Dispositiboak, Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, jarraikitze kolektibo berri bat antolatzen du egitasmoen finantzamenduaz eta balorazioaz. Iraila eta azaroa artean iraganen da, 3 egun kolektiboren bidez eta bakarkako egun erdi baten bidez. Jarraikitze hori urririk proposatua zaie gure elkarte-kideei baina tokiak mugatuak izanik izena eman behar da uztailaren 25a aitzin.

Egitasmoaren finantzamendua eta balorazioa: gure elkarte-kideentzako jarraikitze kolektibo berria
Egitasmoaren finantzamendua eta balorazioa © DR

Jarraikitze honen edukia honakoa izanen da:

  • Egitasmo deialdi baten egokitasuna aztertzen ikasi, finantzamendu estrategia landu
  • Egitasmoari egokia den metologia bat erdietsi
  • Egitasmoa ahoz aurkezten ikasi.

Jarraikitze hori urririk proposatua zaie kultur arloan ari diren Ipar Euskal Herriko elkarteei. Iraila eta azaroa artean iraganen da, 3 egun kolektiboren bidez eta bakarkako egun erdi baten bidez.

Egun horiek COMBUSTIBLE kabineteak animatuko ditu. Elkarte bakoitzetik binaka parte hartzea aholkatua da.

Informazio gehiagorentzat, ikus dokumentu hau (PDF). Parte hartu nahi duenak, dokumentua osatu eta mailez itzuli behar du dla64@profession-sport-loisirs.fr helbidera idatziz, uztailaren 25a aitzin.

Xehetasunak

  • Galdera gehiagorentzat, 05 59 14 19 60 telefonora deitzen ahal da.

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)