Durangoko Azoka: izenak emateko tenorea da

2024/08/17

Durangoko Azokaren 59. edizioa, 2024ko abenduaren 5etik 8ra iraganen da. Aurten ere, Ipar Euskal Herriko argitaletxeek, diskoetxeek eta kultura elkarteek Euskal kultur erakundearen laguntza jasoko dute azokan parte hartzeko. EKE-k abian jarri duen  jarraipen programari esker, Xiberoko, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko eragileen presentzia garatu eta iraunkortu egin da Durangoko Azokan, eta horren bidez, ipar Euskal Herriko euskal kulturari oihartzun handiagoa ematen zaio Hego Euskal Herrian.

Durangoko Azoka: izenak emateko tenorea da
Durangoko Azoka 2023 © Lorentxa Saragueta

Durangoko Azoka euskal kulturaren topagune nagusietarik bat da, eta urtero hainbat erakusmahai eta erakusle biltzen ditu bertan, literaturaren, musikaren, antzerkiaren eta arte eszenikoen esparrukoak, besteak beste. Azokaren arrakasta ez da kasualitatea; Gerediaga elkarte antolatzaileak eta Euskal kultur erakundeak 2006tik goiti gauzatu partaidetzari esker, argitaletxeek, diskoetxeek eta kultura elkarteek dirulaguntzak eta laguntza teknikoa jasotzen dituzte.

Honen bidez, erakusmahaiak merkeago aloka ditzakete, eta azokaren programazioan errazago sartzen dira. Programazio horrek ekintza anitz biltzen ditu: liburu aurkezpenak, kontzertuak, ikusgarriak, mintzaldiak eta eztabaidak, besteak beste. 

Zure lana aurkezteko informazio batzuk:

  • Erakusmahaia alokatzeko epea: Irailaren 1.etik 30era
  • Aurkezpenendako izen emateak: Irailaren 16tik urriaren 7ra
  • DA!pro: Izen emateak - Urriaren 7tik 18ra
  • Zu Non Han Da!: Izen emateak - Urriaren 7tik 18ra

Harremanak

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)