Datuen babesari buruzko araudi orokorraren inguruko (RGPD) webmintegia

2021/03/08

Pirinio-Atlantikoetako Tokiko Jarraipen Dispositiboaren partaidetzarekin, Euskal kultur erakundeak elkarteei zuzendu informazio gaualdi bat antolatzen du datuen babesari buruzko araudi orokorraren (RGPD) inguruan. 2021eko apirilaren 8an iraganen da, ostegunarekin, 18:00etan. Izen emateak zabalik dira apirilaren 8a arte (16:00ak arte) eta parte hartzea urririk da.

Datuen babesari buruzko araudi orokorraren inguruko (RGPD) webmintegia

Euskal kulturaren alorrean ari diren elkarteen eta konpainien laguntzeko daukan misioaren baitan, 2011z geroz, EKE-k informazio gaualdiak antolatzen ditu urtero.

Tokiko Jarraipen Dispositiboa eramaten duen Profession Sport et Loisirs 64 egiturarekin antolatua, webmintegiak datuen babesari buruzko araudi orokorra (RGPD) aipatuko du. 2021eko apirilaren 8an iraganen da ostegunarekin, 18:00etan.

Datuen babesari buruzko araudi orokorra Europako araudi bat da, eta dagokion legea 2018ko maiatzean sartu zen indarrean. Araudi horren helburua, herritarrak babestea da partekatzen dituzten datu pertsonalak kontrolpean atxik ditzaten. Hori dela eta, egiturak, edozein direla ere, atxikitzen dituzten datu pertsonalen babestearen erantzule dira. Beraz, araudi horrek zuzenki eragiten die elkarteei.

Erregelan izan zaitezten, informazio gaualdian, eman behar diren urratsak aipatuko dira: elkartearen datu digitalen egoera aztertu eta behar-beharrezko ekintzak plantan eman. Etor zaitezte zuen galderak egitera! Mintzalariak denbora hartuko du zuekin egoteko eta zuen beharrei ahal bezain ongi erantzuteko. Gaualdia Info Droit egiturak animatuko du.

Parte hartzea urririk da. Parte hartu nahi dutenek 2021eko apirilaren 8a arte (16:00ak arte) dute EKE-ri izena emateko. Webmintegian parte hartzeko lotura izena eman ondotik bidalia izanen zaizue.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)