Bozketa elektroniko batek baieztarazi ditu gure 2019ko ekintzen bilduma eta kontuak

2020/06/26

COVID-19 osasun-krisiaren ondorioz, ez dugu zorigaitzez gure urteko Biltzar nagusia antolatu ahal izan. Halere, gure elkartearen ibilmodearentzat beharrezkoak ziren hainbat deliberamendu bozkatu dituzte gure kideek bozketa elektroniko baten bitartez, 2020ko ekainaren 23tik 26ra, administrazio kontseiluaren baimenarekin. Karia hortara, 2019ko konduak eta txosten morala onartuak izan dira.

Bozketa elektroniko batek baieztarazi ditu gure 2019ko ekintzen bilduma eta kontuak

Kontsulta horrentzat EKEko kide diren elkarteetako legezko arduradunek edo EKE-ko administratzaileek, bozkatzeko beharrezkoak zituzten xehetasunak emailez eskuratu zituzten. Hauekin bozkarako ideki internet espaziora sartu ahal izan dira ekainaren 26a arte.

121 elkartek edota arduradunek parte hartu dute kontsultan.

Lau delibero onartu dituzte:

  1. Txosten morala
  2. Diru kontuak
  3. Diru emaitza garbiaren esleitzea: 2019ko diru emaitzaren ezartzea EKEren kontuetan
  4. Proposatu urteko kotizazioaren bozkatzea = 40 € (joan den urtekoa bezalakoa)

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)