Bozketa elektroniko batek baieztarazi ditu gure 2020ko ekintzen bilduma eta kontuak

2021/04/30

Covid-19 osasun-krisiaren ondorioz, ez dugu zorigaitzez gure urteko Biltzar nagusia antolatu ahal izan. Halere, gure elkartearen ibilmodearentzat beharrezkoak ziren hainbat deliberamendu bozkatu dituzte gure kideek bozketa elektroniko baten bitartez, 2021eko apirilaren 26tik 30era, Administrazio kontseiluaren baimenarekin. Karia hortara, 2020ko konduak eta txosten morala onartuak izan dira.

Bozketa elektroniko batek baieztarazi ditu gure 2020ko ekintzen bilduma eta kontuak

Kontsulta horrentzat EKE-ko kide diren elkarteetako legezko arduradunek edo EKE-ko administratzaileek, bozkatzeko beharrezkoak zituzten xehetasunak emailez eskuratu zituzten. Hauekin bozkarako ideki internet espaziora sartu ahal izan dira apirilaren 30a arte.

112 elkartek edota arduradunek parte hartu dute kontsultan.

Lau delibero onartu dituzte:

  1. Txosten morala
  2. Diru kontuak
  3. Diru emaitza garbiaren esleitzea: 2020ko diru emaitzaren ezartzea EKE-ren kontuetan
  4. Proposatu urteko kotizazioaren bozkatzea = 40 € (joan den urtekoa bezalakoa)

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)