Donapaleun iragan da gure 2023ko Biltzar nagusia

2023/04/01

Euskal kultur erakundearen 2023ko Biltzar nagusia apirilaren 1ean iragan zen Donapaleuko "Chemins - Bideak" kulturgunean (Frantziskanoen lehengo fraidetegian). Karia hortara 2022ko ekintzen bilduma eta konduak onartu zituzten ordezkatuak izan ziren 100 elkarte-kide baino gehiagok. Johañe Etchebest zuzendaria paradaz baliatu da ere EKE-ren 2023-2026 bide-orriaren berri emateko. 

Donapaleun iragan da gure 2023ko Biltzar nagusia
2023ko Biltzar nagusia © Jakes Larre

Pettan Ayçaguer, Donapaleuko herriko etxeko hautetsiak harrera egin die hurbildutakoei. Ondotik Katixa Dolhare-Çaldumbidek eraman du biltzarraren animazioa EKE-ko lehendakari gisa.

Johañe Etchebest zuzendariak 2022ko ekintzen bilduma egin du. EKE-ren 2022ko kultura egitasmoak 300 bat eragile bildu ditu, 310 ekitaldiren bitartez.
Orotara 120 elkartekide lagundu ditu Euskal kultur erakundeak, 70 partaiderekin aritu delarik lanean.

Ondotik 2022ko kontuen aurkezpena eraman du Peio Soulé diruzainak. Pierre Arangoits kontu ikuskatzaileak baieztatu ditu.

Hitz-hartze eta bozka desberdinen ondotik Johañe Etchebest-ek EKE-ren 2023-2026 epealdirako bide-orriaren oinarriak azaldu ditu.

Gehiago jakin

 

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)