Belako taldearen egonaldia Biarritzen
Lehen egonaldia Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean iragan da apirilaren 7a eta 9a bitarte, eta bigarrena Biarritzeko Atabal gelan iragaiten ari da apirilaren 9tik 11 arte.
Egonaldi hauekin batera, inguruko ikastetxeekin topaketak antolatuak dira ere. Lehena, apirilaren 9an Intxaurrondon eta bigarrena Atabalen apirilaren 11ean, 10:00etan, Larzabal Kolegioko 12-13 urte bitarteko 50 gazterekin.
Topaketa hauen helburu nagusia musikan, sorkuntza prozesuak nola gauzatzen diren erakustea da, eta hala, musikarekiko eta orokorrean kulturarekiko gaztetatik sentsibilizatzea.
Ekimen hau Euskal kultur erakundeak eta Donostia Kulturak sinatu hitzarmenari esker antolatua da.
Xehetasunak
- Belako taldearen egonaldia (Prentsa agiria - pdf)
- Atabal (François Maton) : 05.59.41.73.23
- Euskal kultur erakundea (Frank Suarez) : 05.59.93.25.25
- Belako taldearen egonaldia Intxaurrondon eta Biarrizko Atabalen (bideoa)
- Belako taldea