Behin-behineko aurrekontuaren inguruko informazio gaualdia
Pirinio-Atlantikoetako Tokiko Jarraipen Dispositiboaren partaidetzarekin, Euskal kultur erakundeak elkarteei zuzendu informazio gaualdi bat antolatzen du « Aktibitate proiektutik behin-behineko aurrekontura » gaiaren inguruan. 2020ko urriaren 1ean iraganen da, ostegunarekin, 18:00etan, Uztaritzeko Lapurdi gelan. Izen emateak zabalik dira eta parte hartzea urririk da.
Euskal kulturaren alorrean ari diren elkarteen eta konpainien laguntzeko daukan misioaren baitan, 2011z geroz, EKE-k informazio gaualdiak antolatzen ditu urtero.
Tokiko Jarraipen Dispositiboa eramaten duen Profession Sport et Loisirs 64 egiturarekin antolatua, urtearen lehen informazio gaualdiak behin-behineko aurrekontua aipatuko du. 2020ko urriaren 1ean iraganen da ostegunarekin, 18:00etan, Uztaritzeko Lapurdi gelan.
Edozein momentutan elkarteak bere diru egoera zertan duen jakitea beharrezkoa da. Egitura batean, behin-behineko aurrekontua tresna baliagarria da. Betebehar administratiboez gain (adb. diru laguntzaren eskaera), behin-behineko aurrekontuaren idaztea gogoeta momentu bat izan behar da, gibeltasuna hartzeko, bai aktibitate ezberdinetatik, bai egituraren ondoko egoera orokorretik.
Gastuekin hasi behar ote da? Diru sartzeekin? Borondate oneko lana nola baloratzen da? Inportanteena proiektuak eta errealitatea aurrez aurre jartzea da, eta horretarako metodoz aritu behar da.
Gaualdi hortan, parte hartzaile ezberdinen arteko solasaldiei toki garrantzitsua utziko zaie.
Parte hartu nahi dutenek 2020ko irailaren 29a arte dute EKE-ri izena emateko.
Xehetasunak
- Izen emateak eta argibideak: Maia Etchandy (EKE) - maia.etchandy@eke.eus / 05 59 93 38 72
- Elkarte-kideen jarraitzeko programa
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)