"Bañolet", Garazi eskualdeko biztanleekin egin filmaren lehen aurkezpenak

2023/03/14

Lurraldeko zinema bultzatzeko nahiarekin bat eginez, Maia Iribarne Olagarai eta Paxkal Irigoyen musikari eta filmegileek eraman Bañolet bezalako egitasmoak sustatzen ditu Euskal kultur erakundeak. Eiheralarren filmatua izan da herritarren parte hartzearekin. Umorea, egoera absurdoak eta poesia nahasten ditu.

"Bañolet", Garazi eskualdeko biztanleekin egin filmaren lehen aurkezpenak
© Bañolet

Bañolet, Garazi eskualdeko biztanleekin eraman euskarazko film proiektu partehartzailea da. Eiheralarren (Baxenabarre) grabatu da 2021eko udan, herritarrak aktore jokoan sarraraziz. Tokiko ekipa tekniko eta laguntzaile andana batek parte hartu dute ekoizpenean.

Film honetan, umorea, egoera absurdoak eta poesia nahasten dira. Haur abenturen bidez, Bañolet herri berria deskubrituko dute ikusleek. 

Emanaldiak

Saioak euskara hutsean, frantses edo euskal azpitituluekin proposatuak dira, egileen presentzian. Musikak filman duen presentzia inportanta dela-eta, Maia Iribarne Olagaraik eta Paxkal Irigoyenek kontzertu laburrak eskainiko dituzte emanaldi batzuen ondotik.

  • Martxoaren 17an, Donibane Garaziko Vauban zinegelan, VO + musika emanaldia
  • Martxoaren 18an, Donibane Garaziko Vauban zinegelan, VOSTFR
  • Martxoaren 21ean, Donostiako Koldo Mitxelenean, VO euskarazko azpitituluekin + musika emanaldia
  • Martxoaren 28an, Hendaiako Les variétés zinegelan, VOSTFR
  • Apirilaren 2an, Iruñako Laba espazioan, VO euskarazko azpitituluekin + musika emanaldia
  • Apirilaren 6an, Donapauleko Saint Louis zinegelan, VOSTFR + musika emanaldia
  • Apirilaren 27an, Baionako Atalante zinegelan, VOSTFR + musika emanaldia

Xehetasun gehiagorentzat, ikus gure agenda.

Argibide gehiago

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)