Baionan iragan diren Etnopoloen topaketen bideoak ikusgai
2020ko martxoaren 9-10ean, Frantziako Kultura ministeritzak, Euskal kultur erakundeak eta EHESS eskolak Etnopoloen topaketak antolatu zituzten Baionan, "Ondareak eta sorkuntza: etnologiak polinizaturik" lemapean. Mintzaldi ezberdinen bideo-grabaketak eta mintzalarien aurkezpenak eskuragarri dira sarean.
Bere egitasmo kultural eta zientifikoaren arabera, Euskal Etnopoloak kultura ondare immaterialari buruzko ikerketa eta ezagutza aberastu nahi du, bereziki ekitaldi zientifikoak antolatuz, hala nola kolokioak eta mintegiak. Frantzia mailan, Euskal kultur erakundea Kultura ministeritzaren ganik "Etnopoloa" labela ukan duen bederatzigarren egitura izan zen 2017an. Aurten, Etnopoloen topaketak antolatu ditu Baionan, gaur egun 11 erakundez osatu sare horrekin bat egiteko eta harremanen iraunkortzeko.
Martxoaren 9ko arratsaldea bakarrik Etnopoloen sarea osatzen duten egiturentzat antolatua bazen ere, martxoaren 10eko eguna publikoari idekia zen. Publiko zabal eta interesatua bildu zen beraz, etnologiaren eta praktika artistikoen arteko harremanei dedikatu egun hartan. Egun hartako bideoak eta hainbat ekarpenen bat-bateko itzulpenak eskuragarri dira sarean.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)