Aurten gure elkartekideek eraman 107 egitasmo lagunduko ditugu
Euskal kultur erakundeko Administrazio Kontseiluak 2023ko kultura egitasmoa bozkatu zuen joan den otsailaren 11n. Lantaldeak idatzi 2023-2026 epealdirako bide-orrian bermatzen da.
2023ko kultura egitasmoak hastapena emanen dio definitu diren ondoko lau urteetako bide-orriko ildoen lantzeari.
Egitasmo honek euskaraz bizitzen den euskal kultura bat defendatu nahi du, zentzuz betea dena eta kultur eskubideen filosofia eta dinamikan kokatzen dena.
Ikusmolde berri honi erantzuteko, 2023 urteak, beraz, proiektu egituratzaileen sortzea ikusiko du, aitzinetik emankor agertu diren ekintzen segitzea eta egokitzea, bai eta gure partaideen kultur politikoekin egokitu behar diren dispositiboen bermoldaketa.
Hiru proiektu nagusik zedarrituko dute.
2023ko kultura egitasmoaren baitan EKEren elkartekideek eraman 107 proiektu sostengatuak izanen dira ondare, transmizio, sorkuntza edo hedapen alorrean.
Lehena, Euskal etnopoloan hasiko den « Euskal Herria 1950-2020 : jendartearen bilakaera eta bederazkako ibilbideak » ikerketa programa izanen da. Bordeaux Montaigne unibertsitateko hiru ikerleekin abiaturik, proiektu hori irekia egon nahi da beste ikerlari mota desberdinei. Bestalde prospektiba dimentsio bat ekarriko du Alaia Cachenaut gure doktoranteak, kultur eskubidei buruz eramaiten duen tesiarekin.
Bigarrena, euskal kulturaren transmisiorako estrategia da. Lehen etapa, lurraldean jadanik denaren egoera baten egitea izanen da. Ondotik, lehen experimentazioak bultzatuko ditugu lehenesten dugun publikoarekin, eskoletako haurrak.
Hirugarrena, Elkartuz, gogoeta tailerren segida bat izanen da. Horiek proiektu berrien ko-eraikitze espazioak bilakatuko dira, inplikatu nahi diren eragileentzat.
Bestalde, frogak egin dituzten dispositiboak proiektu berriari egokituko zaizkio. Gure ohizko mediazio eta komunikazio tresnak transmisio estrategiaren zerbitzuko apurka apurka emanak izanen dira.
Ibilki, Euskal artisten hedapenaren sustatzeko pentsatua den dispositiboa, zabalduko da, euskal antzerkitik beste arlo artistiko eta kulturalak kondutan hartzeko.
Azkenik, gure proiektu-deialdiaren berrikuste oso bat eramana izanen da. Euskal hirigune elkargoaren kultur egitasmo berriaren egiaztatze eta Departamenduko eskemen berrikustearekin, eragileei zuzentzen ditugun laguntzen harmonizazio lan bat egin behar da.
Metodologiari begira, lehenesten ditugun balore eta ibilmoldeekin bat egin nahi dugu. Hortarako, ahal bezain bat partehartzaile, horizontalitatean, inklusiboa eta ko- eraikitzailea den dinamika baten baldintzak sortu nahi ditugu. Bai kultur eragileekin, Elkartuz programa kari, baita ere ikerlariekin eta transmisioko aktoreekin.
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)