EKE-k, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak egonaldi artistikoen programa berri bat sortu dute
Elkarlanaren lehendabiziko edizio honen helburua Euskal Herriko musikari, sortzaile eta musikaren alorreko eragileei proiektu berriak sortu eta lantzeko espazioa, baliabideak eta laguntza eskaintzea dira. Ekimen berri honetan parte hartzeko aukeratua izan den lehenengo musikaria Ekhi Lambert izan da.
Bi zatitan banatuta egonen den egonaldi bakoitza bi egunetakoa izanen da:
- Urriaren 4an eta 5ean - Dinamoa sormen gunean (Azpeitia)
- Urriaren 10ean eta 11n - Atabal (Biarritz)
Urriaren 12an, proiektuaren borobiltzeko, egonaldi-burutze publiko bat eskainiko ditu Ekhi Lambert-ek Lartzabaleko Espelletenia ostatu-gune kulturalean, baita disko berriaren aurkezpen kontzertu bat Atabal aretoan (Data oraindik zehaztekoa da).
Bere bigarren diskoarentzat, Ekhi Lambert-ek hainbat musikarirekin obra oparo, zorrotz eta anbiziotsua sinatzen du. Inbasioak diska anitza iragartzen da, bazter, xoko eta pasabidez betea. Pop orkestralaren ildoan, musikari desberdinen laguntzarekin gauzatu izan du lan hori: hauek dira Oiasso Kameratako sokak, Ludovic Leriche, Félix Buff, Oihan Oliarj-Ines, Joseba Irazoki...
Diskoa 2023ko primaderan grabatua izan da Garate (Kaki Arkarazo) eta Shorebreaker (Johannes Buff) estudioetan. Taula gainean, kantagintza eta poesiari lehentasuna emanez, Ekhi Lambert-ek seikote moduan aurkeztuko dizkigu bere kantu berriak.
Etorkizunean hazi nahi duen elkarlanaren lehenengo pausua da honako hau eta 2024ean burutuko diren elkarlanen abiapuntua izanen da.
Gehiago jakin
- Harremana: frank.suarez@eke.eus / 05 59 93 38 76
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)