Kultura ohituren inkesta Euskal Herrian
Eusko Jaurlaritzak galdeturik, eta Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, SIADECO lantegiak herritarren kultura ohiturei buruzko inkesta eginen du Ipar Euskal Herrian ere. Euskal Herri mailako inkesta honek, guti gora behera 5 astez iraunen du irailaren 17tik goiti hasirik. Inkestagileek telefonoz galdezkatuko dituzte herritarrak.
Inkestaren helburua herritarren kultura praktika et kontsumoari buruzko ikerlan baten egitea da.
Jorratuko diren gaiak, besteak beste:
- Astialdia (denbora librearen erabilera)
- Kultura-ingurunea haurtzaroan
- Kulturarekilako jarrerak eta balioak
- Kulturari buruzko informazioa eta jakintza
- Kultura praktikak euskaraz
- Kontsumoa (arte eszenikoak, musika eta kontzertuak, zinema eta ikus-entzunezkoak, bideo-jokoak, liburutegiak, liburuak,museoak eta kultura-ondarea, komunikabideak)
- Parte-hartze aktiboa (elkartegintza, amatur mailako praktikak...)
- Praktika numerikoak
Xehetasunak
- Kontaktua: Euskal kultur erakundea - Pantxoa Etchegoin (05 59 93 25 25)
Ikus ere
- Praktika kulturalak eta nortasun kolektiboak Euskal Herrian
2004-2005ean eraman inkesta kuantitatiboa eta kualitatiboa
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)