Zinegin festibala Hazparnen
2014ko azaroaren 27tik 30era, Zinegin festibalaren edizio berri bat iraganen da Hazparnen. Laburrak eta luzeak, fikzioak eta dokumentalak, lau egunez, mota guzietako filmak ikusten ahalko dira lapurtar herriko areto ezberdinetan. Euskal kultur erakundea partaide da.
Duela bi urte sortu Zinegin euskal zinemaldiaren edizio berri honen egitaraua ezin aberatsagoa da.
Hona ikusten ahalko diren filmen zerrenda : Hazparne 60-73 - Haien gaztaroan, iragana agerian - Sua - Nun da Popo ? - Génération des autonomistes basques - Ni nüzü - Blackie ta Kanuto - Xalbador, izana eta izena - Ateak zabalduz - Ataun of the dead - Joxean's Hileben - Baso Ahaztuak - Loreak
Berrikuntzetan, aipatzekoa da Bilboko Unibertsitateko erakasle batek kurtso ideki bat eskainiko duela azaroaren 29an eta horren ondotik bideo-poteo bat antolatua izanen dela. Bestalde, KliKlap lehiaketaren karietara, "lurra"-ren inguruko film labur batzu eginak izan dira, azaroaren 28an aurkeztuak izanen direnak Ttattolan.
Xehetasunak
- Zinegin 2014 - Egitarau osoa
- Zinegin Festibala
- Tfnoa : 05 59 29 43 36
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)