Luna Gaua, Nahia Zubeldia & Manu Matthys-ekin
2014ko azaroaren 21ean, 20:30etan, Nahia Zubeldiak eta Manu Matthysek elektro-folk kontzertu bat eskainiko dute Baionako La Luna Negra kafe-antzokian. Kontzertu horretan, bikoteak azaroaren 16, 17 eta 21ean aretoan berean eginen duen egonaldiaren emaitza entzuteko parada izanen da. Euskal kultur erakundea partaide da.
Nahia Zubeldia kantari, musikagile eta konpositorea da (Unama, Sohano,…). Bere kantu guzien hitzak euskaraz idazten ditu eta pop folk estiloan ari da. Musikari familia batetik dator eta beste artistekin topaketa ugari bizi izan ditu egitasmo ezberdinen inguruan.
Manu Matthys musika elektronikoan ari den artista bat izateaz gain, musika ekoizlea da. Moï Moï artista kolektiboaren kideetariko bat da. Parise eta Euskal Herriaren artean ibiltzen da. ODEI egitasmoan parte hartzen du baita ere Kontserbatorioko beste bi kide ohiekin.
Folk musikaren eta musika elektronikoaren arteko nahasketa horrek entzulegoa folk estiloari dimentsio garaikide bat eman dion unibertso berezi batean murgilaraziko du.
Egonaldi egunak : azaroaren 16ª igandea eta 17ª astelehena: egun osoa. Azaroaren 21ean ostiralarekin: arratsaldez.
Antolatzaileak : Quartier Latin elkartea & Euskal kultur erakundea
Xehetasunak
- Txartelak erosi
- La Luna Negra : 05 59 25 78 05
- Euskal kultur erakundea (Maia Etchandy) : 05 59 93 25 25
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)