Iparra galdu gabe 2014

2014/10/20

2014ko urriaren 23tik azaroaren 4ra, Getxoko Herriko Etxeak eta Euskal kultur erakundeak Iparra galdu gabe ! kultur zikloaren edizio berri bat antolatzen dute. Helburua, ipar Euskal Herriko kultura Bizkaitar herriko biztanleei hobeki ezagutaraztea da. 

Iparra galdu gabe 2014

Euskal kultur erakundeak 10 urte baino gehiago daramatza harremanetan Getxoko Udalarekin eta harreman horretatik sortu da Iparra galdu gabe ! kulturaldia antolatzeko ideia. Programazio hau bi urtez behin egiten da, Ipar Euskal Herria Getxon ezagutzera emateko helburuarekin.

Aurtengo programazioan besteak beste, Itxaro Borda Boga boga liburuaz arituko da, Eneko Bidegain-ek mintzaldibat eskainiko du Munduko lehen gerla - Iparraldean samina, Bizkaian aberastasuna gaiaren inguruan, Odei Barroso eta Xabi Paya berbetan eta bertsutan arituko dira iparraz eta hegoaz. Bestalde, Gastro kontzertua izanen da Philippe de Ezcurra (akordeoia), Kattalin Indaburu (kantua) eta David Arriola (saxofoia)-rekin.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)