Herri Uzta 2014
2014ko urriaren 9tik 12a arte, Herri Soinu eta Hats Berri elkarteek Herri Uzta festibalaren hirugarren edizioa antolatuko dute Errobi herri elkargoko herri ezberdinetan. Lau egunez, ikusgarri eta animazio andana bat antolatuak izanen dira Uztaritzen, Kanbon, Ezpeletan, Basusarrin eta Arrangoitzen. Euskal kultur erakundea partaide da.
Dantza ikastaldia, ikusgarriak karriketan, kantaldia, musika eta dantza ikusgarriak... Denetarik izanen da Mutxikoaren Egunaren 36. edizioarekin bukatuko den Herri Uzta festibalean.
Preziatzen ahalko diren artisten artean, Etchegoyhen Ahizpak, Uztaritzeko Txistulariak, Jose Cazaubon, Jokin Irungarai, Ezpela, Izartxo eta Arrola dantza taldeak, Euskal Brass Band taldea, Begiz Begi, Etorkizuna dantza konpainia...
Aurtengo gai nagusia "Fantango eta Jota" izanen da.
Xehetasunak
- Herri Uzta 2014 - Egitarau osoa (pdf)
- Informazioa eta erreserbatzeak : herri.soinu@laposte.net
- Filipe : 06 51 12 11 49
- Uhaina : 06 65 50 23 63
- Herri Soinu elkartea
Bestalde, txartelak Herri Soinu elkartearen Uztaritzeko egoitzan eros daitezke astearte eta ostegunetan (9:00-12:00 / 17:00-19:00)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)