"Hameka Euskaraz" Luhuson eta Larresoron
2014ko azaroaren 1 eta 2an, euskal antzerkia nagusi izanen da, Hameka karrikako arteen fabrikak antolatu Hameka euskaraz asteburuaren karietara. Protagonisten artean : Dejabu Panpin Laborategia, Borobil Teatroa eta Iduzkilore taldea. Larunbatean gainera, musika izanen da ere Donostiako Kaabestri Ensemble taldearekin.
Hameka karrikako arteen fabrikak euskal antzerkiaren inguruko Hameka Euskaraz-en edizio berri bat proposatzen digu.
Azaroaren 1ean, larunbatez, Errenteriako Dejabu Panpin Laborategiak Arrastoak antzezlana eskainiko du Luhusoko Harri Xuri gelan eta ondotik Donostiako Kaabestri Ensemble taldearen doinu eklektikoak entzuteko parada izanen da.
Biharamunean aldiz, bi antzezlan ikusten ahalko dira Larresoron : Donostiako Borobil Teatroaren Ali Baba eta 40 Lapurrak eta Senpereko Iduzkilore taldearen Hazparneko Anderea.
Hameka Euskaraz hau Ote Lore elkartearekin elkarlanean antolatua da, San Martin besta kari.
Euskal kultur erakundea partaide da.
Bestalde, aipatzekoa da ere Luhusoko aurkezpenaren ondotik, Dejabu Panpin Laborategia taldeak Arrastoak sorkuntza berria ipar Euskal Herrian zehar aurkeztuko duela 2015. urtean. Itzuli hori Euskal kultur erakundeak koordinatzen du, lurraldeko programatzaileekin.
Hona programa :
- Hendaia - Mendi Zolan aretoa - 2015ko urtarrilaren 14a
- Larresoro - Otsailaren 6a
- Biarritz - Colisée aretoa - Martxoaren 21a
- Bidarte - Family zine aretoa - Apirilaren 17a
- Baxe Nafarroa - Tokia zehaztekoa - Azaroaren 27a
- Maule - Maule Baitha aretoa - Arazoaren 28a
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)