"Euskal antzerkiaren itzulia" dispositiboaren bigarren esperientzia Iparraldean

2014/10/23

Dispositibo horren bitartez, EKEk euskal antzerkiari beste dinamika bat eman nahi dio Iparraldean, antzerkiaren publikoa berrituz eta garatuz baita programatzaileak elkarrekin lanean araraziz.  Ondoko hilabeteetan Dejabu Panpin Laborategi taldearen "Arrastoak" azken sorkuntzarekin gauzatuko da desmartxa hau. Harri Xuri gelan iraganen den egonalditik landa Iparraldeko hainbat tokitan banatua izanen da obra.

"Euskal antzerkiaren itzulia" dispositiboaren bigarren esperientzia Iparraldean
"Arrastoak" (Argazkia: Ainhoa Resano)

Dispositiboaren karietara komunikazio amankomun bat eta tarifa bat plantan ezarriak izan dira programatzaileen artean, baita ere bakotxen indarren bateratze bat euskal antzerkiaren aldeko sare bat osatuz, urtetik urtera haundituko dena esperantzarekin.

Iaz, « Hamlet » antzezlanarekin, Petit théâtre de pain taldeak itzuli bat antolatu zuen Iparraldeko hainbat programatzaileekin baita ere Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin.

Aurten, esperientzia arrakastatsu hura berritu eta indartu nahi izan du Euskal kultur erakundeak beste obra batekin eta beste programatzaileekin ere bai. Iparraldeko programatzaileak bilduta, Euskal kultur erakundearen sustenguarekin, Dejabu Panpin Laborategi taldearen « Arrastoak » azken sorkuntza hautatua izan da.

Sorkuntza honentzat, Harri Xuri gelan iraganen den egonaldia EKEk diruztatzen du (obra azaroaren 1ean estreinatua izanen da toki hortan). Horrez gain, Iparraldean egiten den itzulia laguntzen du, ikusgarri toki bakoitzean emanaldiaren katxetaren %30a ordainduz konpaniari.

EKEk koordinaturik lurraldeko programatzaileekin, Dejabu taldeak Iparraldea zeharkatuko du, obraren estrenaldia Harri Xurin ospatu eta gero azaroaren 1ean. « Arrastoak » sorkuntzaren ibilbidea Iparraldean 2015ean hasiko da :

  • Hendaia - Mendi Zolan aretoan - Urtarrilaren 14an
  • Larresoron - Otsailaren 6an
  • Biarritz – Colisée aretoan - Martxoaren 21ean
  • Bidarte – Family zine aretoan - Apirilaren 17an
  • Baxe Nafarroan - Azaroaren 27an
  • Maulen – Maule Baitha aretoan - azaroaren 28an

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)