Elkarlanerako hitzarmena izenpetu dute Le Rocher de Palmer aretoak, Etxepare Institutuak eta EKEk
2014ko urriaren 31n, Etxepare Euskal Institutuak, Euskal Kultur Erakundeak eta Le Rocher de Palmer aretoak hitzarmen bat izenpetu dute Bordele ondoko Cenon herriko Le Rocher de Palmer aretoan. Honi esker, euskal kantari eta musikari ezberdinek areto ospetsuan jotzeko aukera ukanen dute 2015-2016 denboraldian.
Patrick Duval Musique de Nuit-Le Rocher de Palmer-eko zuzendariak, Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak eta Pantxoa Etchegoin Euskal kultur erakundeko zuzendariak izenpetu hitzarmen horren bitartez, Akitaniaren eta Euskal Herriaren arteko harremanak sendotzeaz gain, euskal musikariei Bordele bezalako hiri handi batean jotzeko aukera eskaini nahi zaie.
Korrontzi taldearen kontzertuak estreinatuko du partaidetza, 2014ko azaroaren 1ean.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)