2014 : hiru pastoralen urtea
2014ko urriaren 10ean, ostiralez, Baionako Mediatekako Bilketa sareak eta Euskal kultur erakundeak mintzaldi bat antolatzen dute 2014 : hiru pastoralen urtea gaiaren inguruan. Aurtengo hiru pastoralen idazleek beren ikusmoldeak trukatuko dituzte, Luzien Etxezaharreta-ren galderei erantzunez. Mintzaldia Irakur ! zikloaren karietara antolatua da.
Pier-Pol Berzaitz-ek (Petti Buhamea), Itxaro Borda-k (Gerezien Denbora) eta Jean-Mixel Berdaxagar-ek (Akitaniako Alienor trajeria) hain berezia den antzerki mota horretaz beren ikuspuntuak trukatuko dituzte Luzien Etxezaharreta-ren konpainian.
Mintzaldia 18:15etan hasiko da, mediatekan.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)