"Artxiboa eta Sorkuntza" kolokioaren bideoak ikusgai
2021eko ekainaren 17 eta 18an, Euskal kultur erakundeak eta ARI-UMR Passages Institutuak Euskal Etnopoloaren kolokioa antolatu zuten Baionan, "Artxiboa eta Sorkuntza" lemapean. Mintzaldi ezberdinen bideo-grabaketak eskuragarri dira sarean.
Bere egitasmo kultural eta zientifikoaren arabera, Euskal Etnopoloak kultura ondare immaterialari buruzko ikerketa eta ezagutza aberastu nahi du, bereziki ekitaldi zientifikoak antolatuz, hala nola kolokioak eta mintegiak. 2021eko gaia "Artxiboa eta Sorkuntza" izanez, kolokioa bi ardatz nagusiren inguruan egituratu zen: alde batetik artxiboaren sortzea, eta bestalde, artxibotik sortzea.
Bi egun horietan, ikertzaileek eta artistek haien gogoetak eta esperientziak partekatu zituzten, eta kolokio honen bi galdera nagusiei erantzuten saiatu ziren: nola artxiboa eta bereziki "artxibo bilakatzeko prozesua" berez sorkuntza ekintza bat da? Nola artistek bereganatzen dute artxiboa beren sorkuntzaren hazkurri izan dadin?
Egun hartako bideoak eta hainbat ekarpenen bat-bateko itzulpenak eskuragarri dira sarean.
Xehetasunak
- Harremana: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
- Hizlariak eta ekarpenak
- Kolokioaren problematika (PDF)
- Kolokioaren egitaraua (PDF)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)