"Artxiboa eta Sorkuntza" kolokioa iraganen da ekainaren 17 eta 18an
Euskal Etnopoloak "Artxiboa eta Sorkuntza" lemapean antolatuko duen kolokioak artxiboa galdezkatuko du, memoria amankomun baten sortzeko ekintza gisa, baita sorkuntza artistikoaren eragile gisa ere. Telematikoan iraganen da datorren ekainaren 17 eta 18an.
"Euskal Etnopoloa" labelaren baitan, Euskal kultur erakundeak, ARI-CNRS erakundearekin eta Baionako Euskal Museoarekin elkarlanean, bere urteko kolokioa antolatuko du 2021eko ekainaren 17 eta 18an. Honen gaia "Artxiboa eta Sorkuntza" izanez, kolokioa bi ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: alde batetik artxiboaren sortzea, eta bestalde, artxibotik sortzea.
Bi egun horietan, ikertzaileek eta artistek haien gogoetak eta esperientziak partekatuko dituzte, eta kolokio honen bi galdera nagusiei erantzuten saiatuko dira: nola artxiboa eta bereziki "artxibo bilakatzeko prozesua" berez sorkuntza ekintza bat da? Nola artistek bereganatzen dute artxiboa beren sorkuntzaren hazkurri izan dadin?
Azkenik, kolokioa artxibo zaindari, ikerlari, artista eta jendartearen artean sortzen den elkarrizketa nabarmentzeko parada izanen da.
- Ekainaren 17a, 14:00-18:30: Artxiboaren sortzea (PDF)
- Ekainaren 18a, 9:30-17:00: Artxibotik sorkuntzara (PDF)
Jardunaldiak telematikoan iraganen dira Zoom aplikazioaren bidez.
Edozein galdera edo zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan sartu maitane.hernandez@eke.eus helbidera idatziz.
Xehetasunak
- Harremana: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
- Kolokioaren problematika (PDF)
- Kolokioaren egitaraua (PDF)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)