ARTEKARIA web ataria, Euskal Herriko artista-plastikari profesionalen zerbitzuko

2023/01/30

Zapart sareak, Euskal lurraldeetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea, horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu, sortu berri duen web atariaren bidez besteak beste. Euskal kultur erakundeak laguntzen du bide horretan.

ARTEKARIA web ataria, Euskal Herriko artista-plastikari profesionalen zerbitzuko
© Artekaria

Lurraldean aurki daitezkeen artista eta azpiegituren aberastasunari ikusgarritasuna emateko xedearekin sortu du Zapart kolektiboak artekaria.eus ataria.

Euskal Herri osoko museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… elkartzen ditu.
Arte bisualen inguruko aktibitatea biltzeaz gain, arte kritikoen eta prentsa artikuluak zein eragileen aurkitegia aurki daitezke ere atarian.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)