"Arteen artean" gertakariaren bidez euskal musika, dantza eta antzerkia ohoretan emanen ditu Maurice Ravel kontserbatorioak
"Arteen artean"-en lehen edizioa antolatuko da aurten. Ekitaldi honek 2013an Maurice Ravel Euskal Herriko Kontserbatorioak eta Euskal kultur erakundeak elkarlanean hasi "Euskal Kulturaren Eguna"-ren lekukoa hartzen du. Helburua, euskal adierazpen artistikoak agerian ematea da kontserbatorian, euskararen, sorkuntzaren eta praktika artistikoen inguruan gure kultura gero eta gehiago biltzeko, baloratzeko eta transmititzeko.
Arteen Artean-ek publiko guziei ezohiko programazio batez gozatzeko aukera eskaintzen die (Musika, dantza, antzerkia eta mintzaldiak).
Egitaraua
- Azaroaren 10ean
18:00. Baionako Euskal Museoa. Mintzaldi publikoa: “1947 eta 1973 artean bildutako soinu artxiboen aurkezpena”
Marie Hirigoyen Bidarten mintzaldia 2022-2023 Ethnopole mintegiaren barruan. Hitzaldia euskaraz aldibereko frantsesezko itzulpenarekin. EKErekin lankidetzan - Doan - Azaroaren 12an
9:00 - 12:30: Baionako Henri-Grenet Auditorioa. “Dantza artean” - Zer transmisio biharko?
09:00: Ongi etorria
09:30ean: Mintzaldiak
- Élisabeth Lécussant, Maurice Ravel Euskal Herriko Kontserbatorioko zuzendariordea eta Arte Eszenikoen arduraduna - Musikaren eta dantza tradizionalaren lekua Kontserbatorioan.
- Johañe Etchebest, Euskal Kultur Erakundeko zuzendaria – Euskal kulturaren diagnostiko partekatua.
- Joana Erdozaintzi-Etxart, Euskal Dantza Federazioko Proiektu arduraduna – Euskadiko Dantza Federazioaren zeregina eta gaiak – Kontserbatorioarekin lankidetzak.
- Carine Aguirregomezcorta, CCN Malandain Ballet Biarritz-eko Proiektu-administratzailea – Lurralde Polo Koreografikoa: euskal dantzari laguntzeko tresna.
- Jon Olazcuaga Garibal, Claude Iruretagoyena, Maritzuli Konpainia – “Lau Urrats eta Kitto”, dantza irakasteko eta ikasteko metodoa.
11:00: Mahai-ingurua, Miren Iturrioz, Euskal Herriko Aglomerazio Mankomunitateak moderatua, Antton Curutcharry, Euskal Herriko Mankomunitateko Kultura eta Hizkuntza Politikako lehendakariordea eta Edgar Nicouleau, Maurice Ravel Kontserbatorioko zuzendaria.
EKE / IDB / Malandain Ballet Biarritz / Maritzuli Konpainia, Euskal Herriko Aglomerazio Erkidegoa eta Maurice Ravel Pays Basque Kontserbatorioarekin lankidetzan.
Euskarazko hitzaldiak aldi berean frantsesera itzuliko dira.
- Azaroak 12 . Baionako Maurice-Ravel Euskal Herriko Kontserbatorioa . 14:00-17:00 . “Arteen artean tailerrak”. Musika, Dantza eta Antzerkien hiru tailer eskaintzen dira. Izen-ematea online formularioaren bidez.
- Musika tailerra Jokin Irungarayk eta Ximun Garatek gidatuko dute ("Dama" ikuskizuna).
- Dantza tailerra Jokin Irungarayk eta Jose Casaubonek gidatuko dute ("Dama" ikuskizuna).
- Euskarazko antzerki tailerra David Ondarsek (Théâtre des Chimères) gidatuko du.
Egunari amaiera emateko "Dama" ikuskizunaren aurkezpen laburra izango da 17:30ean.
- Azaroak 20 . 17:00 . Luhuso . Harri Xuri gela . DAMA ikuskizuna.
Informazioa eta erreserbak: iparraldekodantzarienbiltzarra@gmail.com
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)