"Arteen Artean": gure kultura baloratu eta transmititu aktibitate artistikoen bidez
"Arteen artean" kultur egitarauaren 2.edizioa antolatuko da aurten. Ekitaldi honek 2013an Maurice Ravel Ipar Euskal Herriko Kontserbatorioak eta Euskal kultur erakundeak elkarlanean hasi "Euskal Kulturaren Eguna"-ren lekukoa hartzen du. Helburua, euskal adierazpen artistikoak agerian ematea da kontserbatorioan. Euskararen, sorkuntzaren eta praktika artistikoen inguruan gure kultura, hizkuntza, sorkuntza eta aktibitate artistikoak ikusgarri bilakaraziz.
"Arteen artean" ekimenak, publikoari, izan haur ala heldu, programazio dinamiko eta berritzaile bat proposatzea du helburu, ikusgarri, konferentzia, mahain inguru eta musika, dantza eta antzerki tailerrak euskaraz proposatuz.
Ikusgarri, konferentzia, mahain inguru eta tailerrei esker, Kontserbatorioko dantza eta musika tradizionala, Zabala modula, antzerkia eta xiberotar kantua dugu ikusgai eman nahi.
Animazio batzuentzat izen emateak eskatuak dira. Antolaketa osoaren zehaztasunak programan aurki daitezke.
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)