Arteen Artean, gure kultura plazaratu eta transmititu

2024/11/04

Arteen Artean ekitaldiak, haur eta heldu, ikasle ala bisitari, publiko guziei parada eskaintzen die, programazio berezi eta sortzaile batez gozatzeko, izan ikusgarri, mintzaldi, mahai-inguru, musika-tailer, dantza edo euskal antzerkiaren bidez. Horren gauzatzeko, Iparraldeko Kontserbatorioa partaide ezberdinekin elkartu da: Malandain Ballet Biarritz Zentro Koreografiko Nazionalarekin, Euskal kultur erakundea/Etnopoloarekin eta IDBrekin.

Arteen Artean, gure kultura plazaratu eta transmititu
Ilauna ©Bilaka

Arteen Artean bere 3. edizioarentzat itzultzen da. Antolatzaileek euskal kultura hizkuntzaren, sorkuntzaren eta praktika artistikoen inguruan balioztatzen eta transmititzen duen ezinbesteko hitzordua bilakarazi nahi duten ekitaldia da hau.

Egitaraua 

  • Azaroaren 28an
    18:00: Baionako Euskal Museoa. Mintzaldi publikoa: Soinu-tresnak euskal herri musikan
    Juan Mari Beltran-en mintzaldia (Etnopoloaren 2024-2025eko seminarioak) Euskal kultur erankundearekin partaidetzan antolatua. Mintzaldia euskaraz, bat bateko itzulpenarekin frantsesera. EKErekin lankidetzan - Urririk

  • Azaroaren 29an
    17:30 - 18:30: Pascal Caumont eta Joan Lois Lavit: Memòria en Partatge obraren aurkezpena
    19:00: Mahai ingurua: Kantu herrikoia zertan da? Euskal kantuaren transmisioaren egoera eta perspektibak.
    Mahai ingurua eta galdera-erantzunak publikoarekin - Bitartekariak: Johañe Etchebest, Euskal kultur erakundeko zuzendaria eta Marie Hirigoyen Bidart, Ipar Euskal Herriko Maurice Ravel Kontserbatorioko euskal musika eta dantza saileko arduraduna.

    Claudine Arhancet, Philippe Albor, Maitesa Accoceberry, Gotzon Barandiaran, Pascal Caumont, Mikel Erramouspe, Alaia Cachenaut, Euskal Irratiak eta Karlos Aizpuruaren (Bertsozale elkartea) lekukotasunekin.

  • Azaroaren 30a 
    Biarritzeko Gare du Midi - Arteen Artean klase magistralak
    09:30-13:30: Hiru tailer proposatuak izanen dira musikan, dantzan eta antzerkian, Ilauna ikusgarriarekin loturan (Bilaka/Adar).
    - Musika tailerra, Arnaud Bibonne (Adar)
    - Dantza tailerra, Oihan Indart (Bilaka) 
    - Euskarazko antzerki tailerra, David Ondars (Maurice Ravel Kontserbatorioa) 
    09:30-13:30: Hiru tailer proposatuak izanen dira musikan, dantzan eta antzerkian, Ilauna ikusgarriarekin loturan (Bilaka/Adar).
    - Musika tailerra, Eneko Gil
    - Dantza tailerra, Jérémie Garat (Bilaka) 
    - Euskarazko antzerki tailerra, David Ondars (Maurice Ravel Kontserbatorioa) 

Ikusgarriak

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)