Ahozko memorian oinarriturik, Arte eskolako ikasleek bideo bat egin dute
2014ko maiatzaren 7an, Goi Mailako Arte eskoletarako konkurtsoa prestatzen ari diren Euskal Kostaldea Aturriko Arte Eskolako ikasleek, bideo emanaldi berezi bat eskaini zuten Arte Eskolan. Emaitza sarean ezarri dute.
Helburua izan da Goi Mailako Arte eskoletarako konkurtsoa prestatzen ari diren ikasleek, kultura nortasunaren galderarekin topo egin dezaten. Lehenik, Euskal kultur erakundeko etnologoa den Terexa Lekumberri etorri da ikasleei euskal ondareari buruzko entzun-ikus artxibo batzuen aurkeztera. Euskal kulturari baina ere adibidez orga erroten fabrikazioari, euskaraz mintzatzeko debekuari edota sexu heziketari buruzko lekukotasunen inguruko azalpenak eman ditu (ikus ere Amikuzen gaindi bildu lekukotasunak).
Aurkezpen horren ondotik, ikasleek kultura nortasunari buruz, baina ere lehengo eta gaurko artistek nortasun hortaz duten ikuspegiaz gogoetatzeko parada ukan dute. Ondotik, Euskal kostaldea – Aturriko Arte Eskolako prestaketa klaseetako ikasleek proposamen horren inguruko proiektu bat landu dute klasean, Bertrand Dezoteux artista eta Arte Eskolako irakaslearekin. Ikasleen erantzun bisualak deigarriak dira. Batzu artxiboetaz baliatzen dira memorioaren galdezkatzeko, beste batzuk hizkuntza berri bat edo kontzeptu berri bat asmatzen dute : « nortasun birtuala ».
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)