"Amankomunak", baliabide partekatuen gaia jorratuko du euskal etnopoloaren aurtengo kolokioak

2023/06/14

Euskal Kultur Erakundeak eta ARI (UMR Passages) erakundeak Euskal etnopoloa labelaren babesean antolatuko duten 2023ko kolokioa ekainaren 22an eta 23an iraganen da Baionan den Ipar Euskal Herriko Goi Mailako Arte Eskolan. "Zer nolako erronkak lurraldearentzat?" galderatik abiatuz, amankomunen inguruko erronkak eta perspektibak eztabaidatuko dira karia hortara.

"Amankomunak", baliabide partekatuen gaia jorratuko du euskal etnopoloaren aurtengo kolokioak
© Laukitik At - EKE

Amankomunak bezala izendatuak ez izanik ere, Euskal Herriko anitz egitura eta praktika  horrela identifika ditzakegu: Lurzaindia, tokiko moneta, lur komunen kudeaketa, etab.
Euskal etnopoloak (Euskal kultur erakundea/ARI institutoa-UMR Passages) 2023an antolatu kolokioak, "Amankomunak, baliabide partekatuak. Zer nolako erronkak lurraldearentzat?", amankomunen ezaugarri bereizgarriak,  deklinabide praktikoak eta egiazko desafioak aipatuko ditu. Jabegoaren, gobernantzaren eta kultur ondare immaterialaren gaiak jorratuz,  diziplina desberdinak gurutzako dira, baita  ere analisi teorikoak eta adibide konkretuak.

Oharra: hitzaldi guziak grabatuak izanen dira eta sarean emanak izanen dira uda bukaerako gure webguneko euskal etnopoloaren atalean.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)