Aitor Servier-Etchechuri azkaindarra ''Lazkao Txiki'' bertso paper lehiaketan irabazle
Gaztetxoetan (13 urte arte) Legazpiko Ane Beloki izan da irabazle, gazteetan, (14-18 urte ), Azkaingo Aitor Servier-Etchechuri eta helduetan aldiz, Lasarte-Oriako Ane Labaka.
Gaztetxoetan zortzi lan aurkeztuak izan dira, gazteetan sei eta helduetan aldiz, hamabost. Sari banaketa, Ordiziako Euskal Festen barnean banatuak izanen dira irailaren 9an, 12:00etan Barrena Kultur Etxean. Sariak eskuratzearekin batera, irabazleek beren bertsoak kantatuko dituzte.