Ahozkotasunari buruzko 2018-2019ko mintegia Baionan
2017an emana izan zaien "Etnopolo" labelaren karietara, Euskal kultur erakundea-k eta EHESS eskolak, ahozkotasunari buruzko bigarren mintegia antolatzen dute Baionan, bederatzi hitzorduz osatua. Lehen hiru hitzaldiak 2018an iragan ondoan, 2019an ere hainbat hitzordu proposatuak dira Euskal Museoan. Urririk dira eta deneri irekiak.
Frantziako Kultura ondare immaterialaren Batzorde Nazionalak Euskal Kultur Erakundeak eta EHESS (Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola) eskolak aurkeztu partaidetzari "Ethnopôle basque - Euskal Etnopoloa" labela eman dio 2017ko urtarrilaren 12an.
Ahozko ondarea eta ondare immateriala, "Ethnopôle basque - Euskal Etnopoloa"-ren ikerketa eta ekintza gaietarik bat da. Horren karietara, 2018-2019an, EKE-k, EHESS eskolarekin partaidetzan (Georg Simmel Zentroa), bederatzi hitzorduz osatu bigarren mintegi bat antolatzen du, ahozkotasunaren gaiaren inguruan.
Egitaraua
- 2018ko urriaren 18a, osteguna, 18:00-20:00 | Ahozko artxibotik ondare immaterialera: nola heldu?, Florence DESCAMPS, historia garaikidean konferentzia Irakaslearekin
- 2018ko azaroaren 22a, osteguna, 18:00-20:00 | Berridazketaren gaia Webster eta Cerquand-en ipuinetan, Natalia ZAIKA, linguistika ikerlariarekin
- 2018ko abenduaren 20a, osteguna, 18:00-20:00 | Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako herri kontakizunen bilketa eta azterketa, Maialen MORENO ZUBELDIA, euskal filologia Doktorearekin
- 2019ko urtarrilaren 17a, osteguna, 18:00-20:00 | Euskal kantuaren intonazio berezia: Zuberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko lekukoak, Agustin MENDIZABAL, etnomusikologoarekin
- 2019ko otsailaren 21a, osteguna, 18:00-20:00 | Euskal balada historikoak, Jabier KALZAKORTA, euskal filologia Doktorearekin
- 2019ko martxoaren 21a, osteguna, 18:00-20:00 | Ahozko literatura eta idatzira iragatea: hizkuntza guttituen adibidea okzitanieraren bitartez (XVII-XIX.mendeak), Jean-François COUROUAU, okzitandar literatura modernoan konferentzia Irakaslearekin
- 2019ko apirilaren 18a, 18:00-20:00 | Bretainerazko ahozko ohiduraren eresiak historiarentzat iturri, Éva GUILLOREL, historia modernoan konferentzia Irakaslearekin
- 2019ko maiatzaren 16a, 18:00-20:00 | Ikerketak euskal hizkuntzaz eta literaturaz, Patri URKIZU, Irakasle jubilatuarekin
Mintzaldiak euskaraz ala frantsesez eginen dira, bat-bateko itzulpenarekin.
Xehetasunak
- Harremana: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
- www.etnopoloa.eus
- 2018-2019ko mintegiaren egitarau osoa (PDF)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)