Ahozko memoria biziarazteko kronika berria abiatu dugu Gure Irratian

2023/05/31

Terexa Lekumberri Euskal kultur erakundeko antropologoak, Arantxa Idieder kazetariak sortu irrati-kronikan parte hartzen du hilabetero, azken 15 urteotan Lapurdin bildu ahozko lekukotasunak Gure Irratiako entzuleekin partekatzeko.

Ahozko memoria biziarazteko kronika berria abiatu dugu Gure Irratian
Terexa Lekumberri Gure Irratiako estudioetan © Gure Irratia - Arantxa Idieder

Kroniken grabaketa 2022ko urrian hasi zen. Sailaren estreinatzeko Ahetzen grabatu bi emazte hautatu zituen Terexa Lekumberrik (Kattin Miranda eta Germaine Pouyal).
Gure Irratiak sarean eman ditu, uhinetan hedatu ondoan. 2022ko abenduan Libe Goñiren lekukotasunean oinarritu zen kronika, lekuko horrek Olentzeroren tradizioa aipatzen zuelarik bereziki.

Geroztik, Luixa Lastra (Sara), Maya eta Laurent Urruty (Lekorne), Yvonne Bellecave (Makea), Mixel Irigarai (Ahurti) edo Gilbert eta Gabi Casenave (Lehuntze) bezalako lekukoen testigantzak baloratuak izan dira ere

2007. urteaz geroztik garatzen du Eleketa programa Euskal kultur erakundeak, Pirinio Atlantikokoko Departamenduaren obralaritzaren pean, erakunde honen jabegoan direlarik bildutako grabaketak. Gaur arte 480 lekukotasun baino gehiago bilduak izan dira karia hortara, gehienak euskaraz.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)