Plazaratu da Adur Larrearen "Lurbinttoko ohoinak" komikia, EKE-ELKAR bekaren laguntzarekin
Euskal kultur erakundeak eta Elkar fundazioak literatura beka baten bidez saristatu zuten Adur Larrearen sormen lana 2021ean. Marrazkigile ziburutarraren obra berria 57. Durangoko Azokan aurkeztuko du.
Komikiaren sinopsia
1795ean, bi urtez iraun zuen Konbentzio Gerla bukatu zelarik, gudu-zelaian, deportazio eremuetan edo exilioan egonak zirenek etxerako bidea hartu zuten. Herrira heltzean, haietarik anitzek, beren etxea edota lurrak okupatuak, kixkaliak edo barreatuak atzeman zituzten.
Ezpeleta, Itsasu, Larresoro edo Kanbo inguruetako soldatu ohi zonbait, gerlak emana zien esperientziaz (eta armez) baliaturik, mendeku gosez zeuden deportatu eta exiliatu ohi batzuekin elkartu ziren, eta ohoin banda bat osatu zuten. Bi urtez, Lapurdi ekialde horretan, deportaziora, exiliora edo gerlara igorriak zituztenak jazarri zituzten, haien etxeetan ebatsiz eta egitate bortitzak burutuz. Lurbinttoko eremuan zuten beren gordelekua. Azkenean harrapatuak izan ziren eta Frantziako epaileen aitzinera eramanak.
- Aurkezpena Durangoko Azokan: Abenduaren 10ean . 16:30 . Ahotsenea
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)