Loraldia festibala: EKE-ren eta Bilboko elkartearen arteko elkarlanak aitzina segitzen du aurten ere
Euskal kulturaren erakusleihoa den Loraldia festibala 2022ko martxoaren 7tik 27ra iraganen da Bilbon. Euskal kultur erakundearen eta festibala antolatzen duen Loraldia kultur elkartearen artean 2019tik garatzen den partaidetzari esker, ipar Euskal Herriko artistek toki nabarmena ukanen dute zortzigarren edizio honetako programazioan.
Mugaz gaineko kultura lankidetzaren segitzea eta azkartzea Euskal kultur erakundearen lehentasunetarik bat da. Horrela, Iparraldeko kultura eskaintza sustatzeko eta artisten mugikortasuna laguntzeko asmoarekin, EKE Loraldia festibala antolatzen duen kultur elkartetik hurbildu zen 2019an. 2015ean sortu Loraldia festibala euskal kulturari dedikatua da. Sorkuntzari toki nabarmena ematen dio, diziplina artistiko guziak uztartuz. Ipar Euskal Herriko artistek ere beren tokia badute beraz.
Aurten hiru ekitaldi programatuak izanen dira EKE-ren partaidetzarekin:
- Martxoaren 13an, 12:30etan : Guggenheim museoa - Bozak – Lide Hernando (Liher), Itziar Ugarte eta Maddi Oihenart - Solasaldiaren gidari: Maddalen Arzallus
- Martxoaren 16an, 19:30etan : Arriaga antzokia - Laboa - Lekeitiotik hegan – Ensemble Kuraia, Maddi Oihenart eta Elektrart
- Martxoaren 20an, 11:30etan eta 13:00ean : Marzana espazioa (Martzana kaia, 5) Marzana - Artea, herri-kanta eta bermuta – Zaloa Ipiña, Xendarineko Ahizpak eta Imanol Sarasola (Acha Upeldegia)
Xehetasunak
- Egitarau osoa (PDF)
- Harremana: Loraldia kultur elkartea - elkartea@loraldia.eus
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)