7. Loraldia festibala: EKE-k elkarlanean segitzen du Bilboko elkartearekin

2021/02/28

Euskal kulturaren erakusleihoa den Loraldia festibala 2021eko martxoaren 9tik 28ra iraganen da Bilbon. Euskal kultur erakundearen eta festibala antolatzen duen Loraldia kultur elkartearen artean 2019an garatu izan zen partaidetzari esker, ipar Euskal Herriko artistek toki nabarmena ukanen dute zazpigarren edizio honetako programazioan.

7. Loraldia festibala: EKE-k elkarlanean segitzen du Bilboko elkartearekin

Mugaz gaineko kultura lankidetzaren segitzea eta azkartzea Euskal kultur erakundearen lehentasunetarik bat da. Horrela, Iparraldeko kultura eskaintza sustatzeko eta artisten mugikortasuna laguntzeko asmoarekin, EKE Loraldia festibala antolatzen duen kultur elkartetik hurbildu zen 2019an. 2015ean sortua, Loraldia festibala euskal kulturari dedikatua da. Sorkuntzari toki nabarmena ematen dio, diziplina artistiko guziak uztartuz. Ipar Euskal Herriko artistek ere beren tokia badute beraz.

Aurten hiru ekitaldi programatuak izanen dira EKE-ren partaidetzarekin:

Xehetasunak

  • Egitarau osoa (PDF)
  • Harremana: Loraldia kultur elkartea - elkartea@loraldia.eus

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)