6. Loraldia festibala: EKE-k partaidetza azkartzen du Bilboko elkartearekin

2020/02/24

Euskal kulturaren erakusleihoa den Loraldia festibala 2020ko martxoaren 10etik 29rat iraganen da Bilbon. Euskal kultur erakundearen eta festibala antolatzen duen Loraldia kultur elkartearen artean iaz garatu izan zen partaidetzari esker, ipar Euskal Herriko artistek toki nabarmena ukanen dute seigarren edizio honetako programazioan.

AZKEN ORDUKOA: FESTIBALA EZEZTATUA DA

6. Loraldia festibala: EKE-k partaidetza azkartzen du Bilboko elkartearekin

Mugaz gaineko kultura lankidetzaren segitzea eta azkartzea Euskal kultur erakundearen lehentasunetarik bat da. Horrela, Iparraldeko kultura eskaintza sustatzeko eta artisten mugikortasuna laguntzeko asmoarekin, EKE Loraldia festibala antolatzen duen kultur elkartetik hurbildu zen 2019an. 2015ean sortua, Loraldia festibala euskal kulturari dedikatua da. Sorkuntzari toki nabarmena ematen dio, diziplina artistiko guziak uztartuz. Ipar Euskal Herriko artistek ere beren tokia badute beraz. Iaz, EKE-ren partaidetzarekin kontzertu bat eta erakusketa bat proposatuak izan baziren, aurten lau ekitaldi programatuak izanen dira:

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)