48 liburu eta disko berri aurtengo Iparraldeko kultur ekoizpenen katalogoan
Durangoko azokaren karietara osatu dugun katalogoan, 2024an Ipar Euskal Herrian plazaratu diren euskarazko ekoizpenak zerrendatu ditugu (euskaraz direnak osoki edo elebidunak). Liburuak, diskoak eta zonbait kultur ekoizpen atxeman daitezke.
Euskal kultur erakundeak argitalpenen katalogo bat apailatzen du urtero Durangoko azokaren karietara. EKEren laguntzarekin azokan parte hartzen duten egituren lanak biltzen ditu (argitaletxe, disketxe edo elkarteak) baita ere beste batzuenak (Iparraldekoak edo Ipar Euskal Herriko artistak argitaratzen dituztenak).
Katalogo honetan, 2024an plazaratu diren euskarazko ekoizpenak aurkitzen dira (euskaraz direnak osoki edo elebidunak): liburuak, diskoak eta beste hainbat kultur ekoizpen. Izan dadin literaturan edo musikan, 51 lan hauen artean eskaintza aberats eta zabal bat atzemanen da: haur literatura, gaurko musikak, olerkia, eleberriak, autobiografiak…
Orotara 51 berritasun zerrendatu ditugu:
- 33 liburu
- 15 disko
- bestelako 3 ekoizpen
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)