Gure 2025eko Biltzar nagusia Baionan iragan da
Euskal kultur erakundearen 2025eko Biltzar nagusia apirilaren 12an iragan zen Baionako Technocité gunean. 2024ko ekintzen bilduma eta konduak onartu zituzten ordezkatuak ziren 140 elkartekide baino gehiagok. Karia hortara, Administrazio kontseiluko kultura eragileen taldea arraberritua izan da ere.

Antton Curutcharry, Euskal hiriguneko hizkuntza politikarako eta kulturarako lehendakariordeak harrera egin die hurbildutakoei. Ondotik Katixa Dolhare-Çaldumbidek eraman du biltzarraren animazioa EKE-ko lehendakari gisa.
Sar-hitzan joan den urtean zendu zen Erramun Baxok lehendakari ohiaren ekarpena azpimarratu du.
Hitza eman dio ere Mikel Erramouspé-ri zeinek eskertu duen ekainaren 1ean erretreta hartuko duen Terexa Lekumberri langilea, 30 urte baino eramanik Euskal kultur erakundean ondaregintzari lotu gaiak kudeatzen.
Johañe Etchebest zuzendariak 2024ko ekintzen bilduma egin du paradaz baliatuz aurtengo egitasmoaren norabide nagusien berri emateko.
Ondotik 2024ko kontuen aurkezpena eraman du Peio Soulé diruzainak. Pierre Arangoits kontu ikuskatzaileak baieztatu ditu.
Azkenik administrazio kontseiluko kultura eragileen taldea arraberritu da beste 3 urterentzat. Sandra Pochulu (Herri Soinu elkartea) eta Aritz Bidegain (Bertsularien lagunak) sartzen dira taldean Filipe Lesgourgues eta Peio Soulé-ren ordez.
Hauek dira hautatuak izan diren ordezkariak:
- Agnès Aguer
- Patxi Amulet
- Aritz Bidegain
- Marie Bidart
- Hélène Charritton
- Katixa Dolhare-Zaldunbide
- Juhane Dascon
- Maritxu Goyheneche
- Pierre Latasa-Goya
- Marie-André Ouret
- Sandra Pochulu
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)