4334 ikaslek parte hartu dute Zineskola dispositiboan aurten

2023/07/03

Zineskola dispositiboak euskarazko lehen mailan eskolatuak diren ikasleei, euskarazko animazio filmak deskubritzeko aukera eskaintzen die, lurraldeko 11 zinema aretotan haiendako antolatuak diren emanaldien bidez. Orotara 2023an Ipar Euskal Herriko 4334 ikaslek ukan dute parada hori. 2023-2024 ikasturterako filmen programa prestatzen gabiltza orain.

4334 ikaslek parte hartu dute Zineskola dispositiboan aurten
© "Orkestra lurtarra" pelikula

Euskarazko zinemaren sustapenaren alde daraman lana dela eta, Euskal kultur erakundeak Zineskola dispositiboa gidatzen du Cinéma & Cultures, Cinévasion, Zineuskadi, IKAS euskal pedagogia zerbitzua eta Hezkunde Nazionalarekin partaidetzan. Dispositibo honen xedea, lehen mailako irakasle euskaldunei euskarazko animazio zinemaren inguguko ibilbide pedagogiko batean inplika daitezen proposatzea da. 

2023an ondoko filmak programatuak izan dira: Barrakiloa eta Balea eta Orkestra Lurtarra.

2023ko edizioaren zenbakiak 

  • 2 film ipar Euskal Herriko 11 zinema gelatan
  • 119 emanaldi
  • 92 ikastetxe
  • 4334 ikasle

Zineskola dispositiboak jarraipena ukanen du 2023-2024ko ikasturtean ere.

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)