3725 ikaslek parte hartu dute Zineskola dispositiboan aurten

2022/07/01

Zineskola dispositiboak euskarazko lehen mailan eskolatuak diren ikasleei, euskarazko animazio filmak deskubritzeko aukera eskaintzen die, lurraldeko 11 zinema aretotan haiendako antolatuak diren emanaldien bidez.

3725 ikaslek parte hartu dute Zineskola dispositiboan aurten

Euskarazko zinemaren sustapenaren alde daraman lana dela eta, Euskal kultur erakundeak Zineskola dispositiboa gidatzen du Cinéma & Cultures, Cinévasion, Zineuskadi, IKAS euskal pedagogia zerbitzua eta Hezkunde Nazionalarekin partaidetzan. Dispositibo honen xedea, lehen mailako irakasle euskaldunei euskarazko animazio zinemaren inguruko ibilbide pedagogiko batean inplika daitezen proposatzea da.

2022an ondoko filmak programatuak izan dira: Harri Zopa, Ernest & Celestine, Lur eta Amets.

2022ko edizioaren zenbakiak

  • 3 film ipar Euskal Herriko 11 zinema gelatan
  • 119 emanaldi
  • 73 ikastetxe
  • 3725 ikasle

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)