Zineskola 2020: izen emateak zabalik dira
Zineskola euskarazko irudi heziketa dispositiboak, lehen mailan eskolatuak diren ikasleei, euskarazko animazio filmak deskubritzeko aukera eskaintzen die, lurraldeko 10 zinema aretotan haiendako antolatuak diren emanaldien bidez. Dispositiboan parte hartu nahi duten irakasleek 2019ko azaroaren 15a arte dute EKE-ri izena emateko.
Zineskola dispositiboa Euskal kultur erakundeak du antolatzen ondoko partaideekin: Gabarra Films, Zineuskadi, Hezkunde Nazionala, IKAS euskal pedagogia zerbitzua eta Cinévasion.
Helburuak: euskarazko animazio filma interesgarriak proposatu euskara irakasleei eta beren lehen mailako ikasleei, laguntza pedagogiko egoki bat eskaini, eta euskara eskolatik kanpo erabiltzeko parada eman.
Aurten, iaz bezala, erakasleei formakuntza saioak eskaintzen zaizkie filmen edukiak lantzeko heien ikasleekin. Horretarako, talde pedagogiko bat eraiki da Hezkunde nazionaleko eta Ikas euskal pedagogia zerbitzuko aholkulari pedagogiko batzuekin.
Dispositiboaren ibilera
- Irakasleen formakuntza eguna:2020ko otsailaren 19an Kanboko l’Aiglon zinema gelan
- Emanaldien egutegia: 2020ko martxoaren 23tik maiatzaren 15era
- Prezioa haurka: 2,50 € emanaldia (ordainketa eskolak zinema gelari zuzenki eginen dio)
- Zinema gela parte hartzaileak: Atalante (Baiona), Le Royal (Biarritz), Le Sélect (Donibane Lohitzune), Haritz Barne (Hazparne), Itsas Mendi (Urruña), L’Aiglon (Kanbo), Maule Baitha (Maule), Complexe Saint-Louis (Donapaleu), Le Vauban (Donibane Garazi), Les Variétés (Hendaia)
- Izen ematea: Zineskola formularioa betez 2019ko azaroaren 15ean berantenaz
- Tokien erreserbatzea: dispositiboan izena eman ondotik, ikastetxe bakotxa zuzenki harremanetan sartuko da hurbilen duen zinema gelarekin emanaldiaren eguna eta ordutegia finkatzeko
- Garraioa: eskola bakotxak antolatuko du bere garraioa autobus konpaniekin zuzenki harremanetan sartuz
Filmak
Pirata arratoia
2017 – Erresuma Batua – 24 min
Zuzendaria: Jeroen Jaspaert
Kasu arratoi piratarekin! Bide lapurren artean gurmantena… Bere zaldiaren gainean, bidean aurkitzen duen bidaiari guztien janaria lapurtzen du… bera baino maltzurragoa den norbaitekin topo egiten duen arte…
Emanaldiak 2020ko martxotik maiatzera | 3-6 urtetara
Kerity, ipuinen etxea
2012 – Frantzia – 74 min
Zuzendaria: Dominique Monféry
Natanaelek laster beteko ditu zazpi urte bainan oraindik ez daki irakurtzen. Izeba Eleonorrek munduko ipuin-bildumarik baliotsuena ondoriotasunez uzten dionean, Natanaeli ez zaio batere gustatzen. Hala ere, ipuin guztiek sekretu miresgarri bat gordetzen dute: gaua iristean, Alice, Sorgin Gaiztoa edo Kako-oker Kapitaina bezalako pertsonaiak bere liburuetatik ateratzen dira. Alegiazko pertsonaia horiek betirako desagertzeko zorian daudela jakinaraziko diote Natanaeli. Bere lagun berriak salbatu nahi baditu, esaldi magikoa aski goiz irakurtzeko gai izango dea…?
Emanaldiak 2020ko martxotik maiatzera | 6-11 urtetara
Xehetasunak
- Zineskola dispositiboa
- Harremana: Frank Suarez (EKE) - frank.suarez@eke.eus / 05 59 93 38 76
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)