Tradizioa eta berrikuntza: identitatea denboran zehar

2019/06/17

Kultura beti berrituz baldin badoa, nola iraun dezake beraz kultura-nortasunak denboran? Galdera honi erantzun nahi izan dio Etnopoloaren labelaren baitan 2019ko ekainaren 13 eta 14an, Baionako Euskal Museoan antolatu kolokioak. 

Tradizioa eta berrikuntza: identitatea denboran zehar
© Jakes Larre (EKE)

Tradizioa, mendeak zeharkatuz eta aldaketak saihestuz aitzina doan ibai indartsua bezala ikusia izan da luzaz, etnologoen ganik batez ere. Ikusmoldeak aldatu direla erran genezake.

Kolokioan hartu irudien bilduma laburra

Gaur, tradizioa, ez da iraganetik orainera datorren ezinbesteko mugimendua bezala irudikatua.

Alde batetik, ezin baita ohidura baten aspaldikotasuna eta iraunkortasuna neurtu eta frogatu. 
Bestetik, jakina baita gaurko jendarteak kulturaren eragile izan nahi duela eta tradiziotik atxiki nahi duenaren erabakitzaile. Ohidurak ez ditu erreproduzitu nahi baina bai bereganatu, berrituz bereganatu, …

Kultura beti berrituz baldin badoa, nola iraun dezake beraz kultura-nortasunak denboran?

Galdera honi erantzun nahi zion Tradizioa eta berrikuntza : identitatea denboran zehar lemapean antolatu zen kolokioak, herrialde desberdinen esperientziak (Euskal Herria, Frantzia, Europa Ekialdea, Erdialdeko Amerika), arlo zientifikoak (antropologia, soziologia, historia, politika) eta artistikoak (arkitektura, diseinua, dantza, musika, gastronomia, arte plastikoak) gurutzatuz. 
Kulturek aldatuz baizik iraun dezaketela, kodigo berriak asmatuz edo zaharkituak berrituz, erronka honen azterketa zuen jardunaldiak helburu.

Xehetasunak

 

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)