"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa Beasainen
2019ko irailaren 28tik urriaren 23a arte, Euskal kultur erakundeak ekoizturiko "Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltaria Beasaineko Igartzako Jauregiko erakusketa aretoan izanen da ikusgai. Lau hizkuntzatan, euskal dantzaren inguruko eduki aberats anitz eskaintzen ditu, multimedian oinarrituz.
SOKA, Euskal kultur erakundeak ekoiztua du, Gipuzkoako diputazioarekin eta Donostia 2016 Fundazioaren partaidetzarekin. Euskal dantza hobeki ezagutaraztea du helburu, publiko zabalari batez ere.
Lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa), 130 m²-ko eremuan, gaiaren inguruko 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri (argazki eta irudi bildumak, lekukotasun zatiak, soinu zatiak e.a.). Artxibo horiei gehitu behar zaizkie euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz eginak izan diren bideo sorkuntzak.
Azpimarratzekoa da bestalde, EKE-k eraman "Eleketa" ahozko memoriaren bilketaren karietara euskal dantzaren inguruko anitz lekukotasun grabatuak izan direla eta horien zati frango ikusgai izanen direla erakusketan.
Bestalde, edukien aberastasun guzia jendeen esku uzteko, ukipen-pantailak, formatu handiko telebistak, kuadro numerikoak, ordenagailuak eta bideoproiekzio eremuak baliatuak izan dira ere.
Halaber, erakusketaren partaide den Euskadiko Filmategiko altxor batzu erakutsiak dira bertan bai eta bertze artxibo arraro frango ere.
Adibidez argazki-kazetaritzaren sortzaileetarik bat izan den Robert Capa-k (Endre Friedmann, 1913-1954) 1951ko abuztuan Saran egin argazkien bost erreprodukzio ikusten ahal dira erakusketan. Balio handiko dokumentu eder hauek International Center of Photography de New-York zentroarenak dira.
Ordutegia :
- Astelehenetik ostiralera: 18:00- 20:00
- Asteburu eta besta egunetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00
Erakusketaren inguruko jarduerak
- Irailak 28, larunbata, 18:00etan: Soka erakusketaren irekiera Igartza Jauregian.
- Irailak 29, igandea, 12:00etan: Soka erakusketaren bisita gidatua Oier Araolazarekin Igartza Jauregian.
- Urriak 4, ostirala, 20:00etan: Kresala dantza taldea Ikonografiak ikuskizuna Erauskin plazan.
- Urriak 12, larunbata, 10:00etan: Jardunaldia: "Dantza, jaia eta ondare immateriala" Igartza Jauregian.
- Urriak 17, osteguna, 19:00etan: Hitzaldia: "Soka-dantza, koreografia politiko bat: Gipuzkoako Alkatetzen protokolo koreografikoa" Juan Antonio Urbeltz, Iñaki Arregi eta Mikel Sarriegiren eskutik Igartza Jauregian.
- Urriak 19, larunbata, 11:00etan: Aurtzaka dantza taldearen desfilea eta jarraian dantza-emanaldia Gernika pasealekuko frontoian.
- Urriak 26, larunbata, 19:30ean: Txistularien alardea Gernika pasealekuko frontoian.
- Urriak 27, igandea, 18:30ean: Saloi-dantzen erakustaldia Dantzaki dantza eskolaren eskutik Gernika pasealekuko frontoian.
- Urriak 31, osteguna, 19:00etan: Euskal jantzien erakusketa ASMUBEk antolatuta Usurbeko erakusketa aretoan.
Xehetasunak
- Tfnoa: +33 943 02 80 50 / udala@beasain.eus
- www.igartza.eus
- www.dantzan.eus
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)