KIMU deialdiaren laugarren edizioaren emaitzak

2019/01/15

Nerea Gorriti, Naia Muñoz, Mikel Pikaza eta Igor de Quadra aukeratuak izan dira 2019ko KIMU programan parte hartzeko. Lau artistek haur eta gazteei zuzendutako arte eszenikoetan trebatzeko formakuntza bat jasoko dute. Donostia Kulturak eta Euskal kultur erakundeak dute KIMU programa eramaten Biarritz Culture eta Teatro Paraiso egiturekin partaidetzan.

KIMU deialdiaren laugarren edizioaren emaitzak

Programaren helburua da master-classekin eta jaialdietako egonaldiekin trebakuntza-ibilbide bat diseinatzea, haur eta gazteei bideratutako euskarazko arte eszenikoen sorkuntza aberasteko eta dinamizatzeko. Lau artistek zuzendaritza artistiko baten laguntza eskuratzen dute bakoitzaren trebakuntza-ibilbidea prestatzeko.

Hasteko Frantzia ipar ekialdeko Kingersheim hirian iragaiten den Momix Festibalean egonen dira 2019ko urtarrilaren 31tik otsailaren 10era, festibala hori haur antzerkiaren Europako hitzordu nagusi bat delarik.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)