Irakurketa publikoaren profesionalen sentsibilizazioa euskal antzerkiari

2019/10/31

Euskal kultur erakundeak eta BILKETA nahiz Biblio64 sareek, irakurketa sareko eragile desberdinei eta dokumentazio zentroetako arduradunei zuzendu sentsibilizazio eguna antolatzen dute. Azaroaren 14an iraganen da, Euskal kultur erakundearen egoitzan Uztaritzen, gaia euskal antzerkia izanen delarik.

Irakurketa publikoaren profesionalen sentsibilizazioa euskal antzerkiari
Banakike Konpania - Ilargi arrantza © DR

2010az geroz BILKETA proiektuarekin bat eginik, Euskal kultur erakundeak, Baionako Mediatekaren eta Biblio64-ren partaidetzarekin, euskararen eta euskal kulturaren inguruko sentsibilizazio egunak antolatzen ditu irakurketa publikoaren profesionalen sarearentzat.

Urteko hirugarren eta azken egun profesionalaren karietara, Euskal antzerkigintza, tradizioa eta bilakaera - Zer programatu liburutegietan?, gaia jorratuko dute. Ixabel Etxebarria-k euskal antzerkiaren historia aurkeztuko du, eta ondotik, Xabina Claverie-k liburutegietan programatzen ahal diren ikuskizunen itzulia eskainiko du. Eguna euskaraz iraganen da, bat-bateko itzulpenarekin. Egitarau osoa hemen.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)