Iparraldeko kultura praktikei buruzko inkestaren emaitzak
2018ko hondarrean, Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Eusko Jaurlaritzako Kulturaren euskal Behatokiak Iparraldeko herritaren kultura praktikei buruzko inkesta bat egin zuen. Ondorioak 2019ko abenduaren 19an aurkeztuak izan dira Baiona-Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbaran.
Iparraldeko herritarrek jarrera positiboa erakusten dute kulturarekiko eta, 1etik 10erako eskala batean, 7,5eko garrantzia ematen diote kultur parte-hartzeari.
Ikerketa hau, 2018ko hondarrean egina izan zen, Iparraldean bizi diren 15 urte edo gehiagoko pertsonek bizitza kulturalean kontsumitzeko eta parte-hartzeko dituzten modu ezberdinen ikuspegi orokorra eskaintzeko helburuarekin. Hala nola, irakurketa, kultur aretoetan ibiltzea (antzokiak, museoak, zinema edota kontzertu gelak, …), numerikoaren erabilpena, bai eta elkarteetan parte-hartzea edo praktika amaturrak aztertzen ditu.
- Iparraldeko parte-hartze kulturalari buruzko inkesta 2018an – Sintesia (PDF)
- Iparraldeko parte-hartze kulturalari buruzko inkesta 2018an – Txosten osoa (PDF)
Ahal den neurrian, txostenak egungo egoeraren eta 2008koaren arteko konparaketa egiten du. Ikus Euskal Herriko kultura ohiturei, jardunbideei eta kontsumoari buruzko estatistika 2007-2008 - Ipar Euskal Herriko emaitzak (PDF).
Euskal Herriko emaitzak (EAE, Ipar Euskal Herria, Nafarroa)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)