Hitz-Enea erakusketa Donostian

2019/08/19

Euskal kultur erakundeak ekoiztu eta Oskar Alegriak asmatu "Hitz-Enea, Iparraldeko etxeak izenetan" argazki erakusketa Donostiako Miramar Jauregian ikusgai da 2019ko irailaren 15a arte.

Hitz-Enea erakusketa Donostian

Nor bizi izan zen Azkaineko Zapata Churieneaizeneko etxean? Nondik dator Alduden Erremedio etxe baten aurrealdean dagoen izena? Kolore berekoak direa Urruñako Etche berdea eta Garaziko Etxe Berdea?

Erantzunik ez duten galdera hauek agerian nahi ditu eman Euskal kultur erakundeak ekoiztu eta Oskal Alegriak asmatu erakusketa honek. Horretarako, bidaia bat egin dugu Ipar Euskal Herrian gaindi, Biarritzetik Altzürüküra, Senperetik Ortzaitzera, Bero EtcheaIxilixilaTtattolaOren UrdinakSingalantenea…izena duten etxeak bisitatuz.

Bidaia honek, gure artean hain aberatsa den onomastika, etxeen izenak aztertzen dituen zientzian barnera eramango gaitu.
Iraganetik, euskal kulturan, etxeek eta etxeen izenek mapa zaharrenak ahoz egiteko balio izan dute, oraindik paperezko kartografiarik ez zegoenean ere. Lanbideak (Arotzena), izengoitiak (Apalena), toponimiak (Arrotz bidea) etxe bati izena jartzeko beti balio izan duten adibideetako batzuk, gaur egun, hobeto edo okerrago, abstraktuagoa den toponimia batekin ordezkatzen ari dira: desioak (Gure Nahia), ametsak (Ametchetan), haizea (Haizatua), izarrak (Goizeko Izarra). 

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)